Publicado en Uncategorized el febrero 16, 2009 por nereaarrieta

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA HH.4
GAIA: ITSASOA

Gai hau lantzerako orduan, irakasleak ez diete esaten zuzenena zer landu behar duten, aitzakiaren bat aurkitzen saiatzen dira gai honetaz aritzeko. Izan ere, proiektu honen helburu nagusia, gai desberdina zeharkako modu batean lantzea da.Adibidez; Astelehen batean, asteburuan zer egin zuten esaten hasi zirenean gelako 4 umek esan zuten Zumaira joan zirela bertako olatuak ikustera. Orduan irakaslea eta ikasleen arteko elkarrizketa luze eta sakon bat egin zuten.
Hurrengo egunean, haur guztiek irakaslearen laguntzaz heurek idatzitako ohar bat eman zuten etxera; “ Zer dakigu itsasoari buruz?”. Orduan, hurrengo egunean euren gurasoek zekitena idatzita ekarri zuten orritxoan. Guraso askok gelarako materiala ere ekarri bidali zuen haurrarekin (pelutxezko olagarroa, ipuin desberdinak…).
Irakasleak Ipuin Txokoan “itsaso” gaiarekin lotuta zeuden ipuin desberdin ugari ezarri zituen, haurrek txoko honetan daudenean ikusi eta behatzeko asmoarekin. Lan Txokoan aldiz, fitxa desberdin ugari egin zituzten.Adibidez; zenbakiak eman eta elkarren artean lotuz bale bat osatzen zen edota karramarroaren hankak puntzoiarekin moztu eta ondoren koloretako papera itsatsi. Plastika Txokoari dagokionez, euren lantxoak sartzeko arrain itxurako karpetatxo bat egin zuten.

Bestalde itsasoarekin lotutako abesti ugari ere landu zituzten musika arloan; Joxe Migelen Batela, Ixil-ixilik nago, Sardina bat…

Proiektu honetan irakasleak gelan asko hitz egiten duela konturatu naiz, beti ere ikasleen parte-hartzea bultzatuz. Guztien artean hitz eginez, informazioa argitu eta mamitu zuten eta hau argazkien bidez burutzen zuten. Ume bakoitza desberdina dela guztiok dakigu eta bakoitzak ikasteko edota gauzak memorizatzeko gaitasuna ere oso desberdina dela gauza jakina da , proiektu honen bidez nabarmen antzeman dut gelan, ikasle bakoitzak eduki desberdinak barneratzen dituela. Bati adibidez buruan gelditu zitzaion marea gora edota marea behera ilargiaren ondorioz gertatzen zela, beste bati aldiz olagarro, marrazo eta itsasoko arraiak geratu zitzaizkion buruan.

Proiektu edo gaiari amaiera emateko, liburuxka bat egin zuten ikasitako guztiari buruz, irakaslearen laguntzaz argazkitxo batzuk itsatsiz eta ondoren eurek esalditxo bat idatziz. Eurek egindako liburua, ipuin txokoan edukitzeko egin zuten. Gainera, Donostiako akuariumera bisita ere egin zuten bertan dauden arrai eta marrazoak ikustera. Guztiak oso pozik igaro zuten eguna eta nik uste proiektu honetan gehien gustatu zaien aktibitatea izan zela.

Azkenik, Donostiako akuariumean ikusi zutena gogoraraziz Plastika Txokoan, etxetik aurrez emandako zapata kaxarekin akuarium antzeko eskulan bat egin zuten.

- Lehenik, kaxa barrua urdinez margotu zuten.
- Ondoren, arrain batzuk barrua itsatsi eta beste batzuk irakaslearen laguntzaz sokatik txitxilik jarri zituzten.
-Eta, azkenik, gometsekin apaindu zuten akuariumaren ingurua.

Egia esan, proiektu hau oso egokia iruditu zait. Izan ere, umeen interesetatik abiatuta eta gurasoek lagunduta gauza desberdina landu dituzte modu egoki batean. Gainera, gai berdinarekin lotutako jarduera asko egin dituzte eta haurrak benetan oso gustura ikusi ditut.

Publicado en Uncategorized el febrero 2, 2009 por nereaarrieta

ELKARREKINTZA ETA HARREMANAK (GATAZKAK, ANIZTASUNAREN TRATAERA…)

Xabier Munibe Ikastolan praktiketan hasi nintzela, hilabete inguru pasa da. Denbora guzti honetan, gelako egoera ongi behatzeko aukera izan dut, jarraian azalduko dut ikasle-irakasleen arteko harreman eta elkarrekintza.

HH 4. Mailako gela honetan, eguneroko errutina azpimarratuko nuke, izan ere egunero ekintza berdinak edo antzekoak burutzen dituzte. Irakasleak haurrei, “pertsona heldu” moduko trataera ematen die beti ere haurrek behar duten goxotasuna emanez. Haurrek harreman egonkorra eta jarraitua izatea lortzen du, hau da, atxikimendu irudiaren bidez segurtasuna ematen die.
Egunero, goizetan gelan sartu eta mantala jantzi ondoren, ikasleak ohituraz alfonbran esertzen dira eta andereñoak beraiekin elkarrizketa bat izaten saiatzen da, horretarako hitz egin nahi duenak eskua jaso behar duela hainbat aldiz errepikatuz. Haurrei arrera beroa eta errespetuzkoa egiten die eta zerbait egiterako orduan haur bakoitzaren erritmoak kontuan hartzen ditu.
Irakaslearen metodoa egokia iruditzen zaidala esan behar dut, izan ere zerbait gaizki egiten dutenean, ez die errieta edo ahotsik altxatzen, eurekin hitz egiten saiatzen da. Egun batean ordean, atentzio eman zidan zerbait gertatu zen; 2 haur, jolas txokoan zeuden bitartean haserretu egin ziren, irakasleak behin eta berriz saiatu zen eurekin hitz egiten baina haserre bizian jarraitzen zuten eta azkenean bakoitza txoko batera bidali zuen pentsatzera. 10 miñ inguru pasa zirenean, irakasleak bi ikasleak bildu eta zer pentsatu zuen galdetu zien. Horrela berriro ere hitz eginez arazoa konpondu zuten.

Aniztasunaren trataerari dagokionez, lehen aipatu dudan moduan irakasleak haur bakoitzaren alde pertsonala hartzen du kontutan. Haurren parte hartze aktiboa ere bultzatzen du, izan ere badaude pare bat haur besteak baino lotsatiagoak direnak eta guztiek parte har dezaten ahalegintzen da. Adibidez; ni nagoen gelan, haur bat Marokokoa da eta lehengo egunean, andereñoa mapa mundiarekin azalpenak egiten ari zenean, haur horri bera lehen non bizi zen azaldu nahi zuen galdetu zion eta guztiek arretaz jarraitu zuten, berak esandakoa. Gainera, ondoren haur batzuk galdera batzuk ere egin zizkioten. Honek, esan nahi du ikasleak interesa dutela gauza berriak jakiteko eta jatorri geografiko eta kulturaleko haurrak izateak normaltasunez hartzen dutela.
Laburki esan da, bakoitzaren esperientzia pertsonalak azalduz, gaitasunak eta ekarpenak lantzen dira. Bestalde, gelan parte – hartzeko berak duen gaitasunaren bidez, konfiantza eta jakin-mina garatzen dituzte eta azkenik irakasleak pertsona autonomoak izaten irakasten die txokoen bidez nahiz eta batzuetan taldean ihardun.

Azkenik esan nahi dut, tokatu zaidan irakaslearekin oso gustura nagoela. Izan ere, guk Eskoriatzan ikasi duguna txertatzen du, bere pentsatzeko eta irakasteko moduak, beharbada berak ere bertan ikasi zuelako izango da.

1. MINTEGIA

Publicado en Uncategorized el enero 19, 2009 por nereaarrieta

1.MINTEGIA: IKASTE-IRAKASTE PROZESUA IHP an.

2.mailako praktikak, Xabier Munibe Ikastolako HH4. mailan egiten ari naiz. D ereduko Ikastola hau, Gipuzkoako barnealdean kokatuta dagoen Azkoitia herrian aurkitzen da. Herri honetako datuei erreparatzen badiegu, Azkoitia 11.260 biztanle dituen herria dela ikus dezakegu. Bertako hizkuntza ofiziala euskara da eta herritarren %85ak baino gehiagok hitz egiten du euskaraz. Gaur egun euren herrietan bizi duten egoeragatik, atzerritar ugari etorri dira Euskal Herrira eta honek eragin nabarmena izan du Azkoitian. Xabier Munibe Ikastolan, atzerritar haurren kopurua ere nabarmen igo da.
Ikastola honen antolaketa honakoa da:
GELEN ANTOLAKETA:
-HHko eraikuntzan
-Beheko solairua: -HH02 (4gela) +HH03 (1gela)
-1.solairua: -HH04 (1gela) +HH04 (3gela)
-Aholkularitza
-PT a
-2.solairua: -HH04 (1gela) + HH05 (3gela)+ LH1 (2gela)
-2 PT
-Laguntza gela
*HH ko aretoa Psikomotrizitatea eta Gorputz Hezkuntzako klase batzuk emateko erabiltzen dugu alde batetik, bestalde HH koek jolas garaian bertan
egoten dira eguraldi txarra egiten duenean eta azkenik jangelako ikasleak ere areto hau erabiltzen dute eguerdiko garaian.

IRAKASKUNTZAKO BALIABIDEAK ANTOLATZEA:
-Informatika gela: LH eta HH ko ikasleek erabiltzen dute.
-HH eta LH ko ordenagailuak:3,4 eta 5 urtekoen gela bakoitzean ordenagailu bat dago eta normalean bertan egiten dute lan

ATZERRIKO IKASLEEKIN EGITEN DITUGUN EKINTZAK:
Ikasle etorkinak etortzen zaizkigunean honako prozedura erabiltzen dugu:
1. Aholkulariak hainbat froga burutzen dizkie: datu pertsonalak, familiako datuak, hasierako ebaluazioa, familiarekin harremanak, ikastetxean erabiliko dituen estrategiak (hizkuntza gaitasuna…)
2. Ondoren beraiei adinez dagokien mailan edo baxuagoan kokatzea erabakitzen da. Honetarako lehen eskolatua egon den ala ez, ikasturteko zein garaitan etortzen den eta beste hainbat gauza hartzen dira kontutan.
3. Gero maila horretako zer gelatan sartu erabakitzen da.
4. Tutorea informatzen da erabakiaz eta dugun informazio guztia ematen zaie.
5. Harrera Plana.
6. Hizkuntza Indartzeko gelan ematen zaie laguntza lehenengo urtean, hizkuntza landuz.
7. Ondoren beste ikasgaietako laguntza ematen zaie.

2008-2009 IKASTURTEKO HELBURUAK
- Guraso, irakasle eta ikasleen artean elkarlana indartu, ikasleen heziketa integrala lortu ahal izateko, horretarako formazioa eskainiz eta gurasoen partaidetza bultzatuz, beti ere bakoitzak bere esparruan.
- Eskola komunitateko zerbitzuak hobetzen jarraituko dugu.
- Estamentu ofizial ezberdinekin elkarlanean jarraitu.
- Egiten duguna kaleratuko dugu gure inguruarekin konpartitzeko.
- Ikastetxean ditugun formakuntza proiektuak.
- Ikastolaren diagnostikoen ondorioei jarraipena ematea.
- Leku fisikoaren arazoari irtenbideak bilatzea.
- Curriculum berria egokitzea
EGUN BAT GELAN
Haurrek, txokoetan lan egiten dute. Egunero, ikastolara etortzen direnean, bata janzten dute eta alfonbraren gainean esertzen dira. Egunero gelako “arduraduna” aukeratzen dute eta honek lan batzuk egin behar izaten ditu besteek laguntzen dieten bitartean:
-Arbelean bere izena idatzi
-Zerrenda pasatu ea nor etorri den eta nor ez jakiteko
-Etxe bat egiten du arbelean eta etorri ez direnen izenak jartzen ditu arduradunak. Falta direnak zenbatu eta zenbakia jartzen du.
-Eguraldia aztertzen du eta kanika bat (eguraldiaren arabera) kaxatxo ezberdinetan sartzen dute.
-Egun bakoitzeko( asteko egun desberdinekin)mural batzuk dituzte eurek eginda eta gelan itsatsita, ondorioz zein egun den eta egun horretan zein gai dituzten (musika, soinketa..)nolabaiteko pegatina batzuk itsasten dituzte.
-Azkenik data idazten dute arbelean, arduradunari guztiek lagunduz.
Ondoren, andereñoak euren aurrezagutzetatik abiatuz eta euren intereseko gaiak zein diren kontuan hartuz, umeei hitz egiteko aukera ematen die guztien artean “tertulia” bat bultzatuz. Aurrekoarekin jarraituz, umeek duten motibazioa izugarrizkoa da, izan ere irakasleak duen motibazioa ere goraipatzeko modukoa da. Gauzak oso ondo aurkezten ditu,eta beti harreman horizontal bat mantentzen du haurrekin.
4urtekoek ez dute metodologia zehatzik. Hauek txokoen bitartez ikasten dute; liburutegi txokoa, etxe txokoa, eraikuntza txokoa, lan txokoa… eta ondoren txokoetara joaten dira eta beste egun batzuetan, ingelera,musika edo soinketa izaten dute.
xabier-munibe

SORGIÑA PIRULINA!!!!!

Publicado en Uncategorized el diciembre 10, 2008 por nereaarrieta

sorginakbideoa

webquest

Publicado en Uncategorized el noviembre 12, 2008 por nereaarrieta

webquest

KAIXOO!!!!

Publicado en Uncategorized el noviembre 5, 2008 por nereaarrieta

kukuuu!!!!

Zmz??? Ni hemen nator blogakin, ustet eguneratzeko orduere etorri dala t. Baaa dakizuen bezela, hau notakoda hasike hasi komentaxuk idaztenn. Nire jungo naiz noizin behiñin zeoze jartzen. Gaurkoz bezteik ezz.xaooo

 

 

 

haurra1

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.